Beheranzko bidea hartuta, atzo 29 kasu berri
Beasainek, Lazkaok, Legazpik, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak gorrian jarraitzen dute. 400eko mugatik behera Itsasondo eta Zegama aurkitzen dira.
Badirudi beheranzko bidea hartu dutela positibo kasuek. Atzotik hona 29 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Lazkaon (7), Ordizian (4), Beasainen (4), Zumarragan (3) eta Olaberrian (3) daude kasurik gehienak. Haien atzetik daude Urretxu (2), Ormaiztegi (2) Zerain (1), Zegama (1), Segura (1) eta Legazpi (1).
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Beasainek, Lazkaok, Legazpik, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak. Herri txikien artean, hamalau herrik gainditzen dute 400eko muga; hortik behera dauden bakarrak dira Itsasondo eta Zegama.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.130 COVID-19 positibo kasu izan dira.
| 08/04 | DENERA | TASA | |||
| Altzaga | 0 | 18 | 1092,90 | ||
| Arama | 0 | 26 | 1470,59 | ||
| Ataun | 0 | 253 | 1144,82 | ||
| Beasain | 4 | 1.923 (+4) | 891,52 | ||
| Ezkio eta Itsaso | 0 | 49 | 1104,10 | ||
| Gabiria | 0 | 46 | 1364,52 | ||
| Gaintza | 0 | 12 | 877,19 | ||
| Idiazabal | 0 | 222 | 924,37 | ||
| Itsasondo | 0 | 70 | 137,36 | ||
| Lazkao | 7 | 634 (+7) | 727,98 | ||
| Legazpi | 1 | 1006 (+1) | 440,00 | ||
| Legorreta | 0 | 183 | 604,03 | ||
| Mutiloa | 0 | 44 | 3137,25 | ||
| Olaberria | 3 | 94 (+3) | 981,46 | ||
| Ordizia | 4 | 1.611(+4) | 1142,01 | ||
| Ormaiztegi | 2 | 124 (+2) | 862,07 | ||
| Segura | 1 | 249 (+1) | 2478,80 | ||
| Urretxu | 2 | 764 (+2) | 732,17 | ||
| Zaldibia | 0 | 364 | 1085,65 | ||
| Zegama | 1 | 200 (+1) | 328,73 | ||
| Zerain | 1 | 20 (+1) | 1094,89 | ||
| Zumarraga | 3 | 1.221(+3) | 743,31 | ||
| GOIERRI | 29 | 9.130 (+29) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-08-05)













