Idiazabal Gazta bisitaren erdigune
Ondarre Gaztandegira gerturatutakoek Idiazabal Gaztaren ekoizpena gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Segurako Ondarre Gaztandegi tradizionalera gerturatutakoek Idiazabal Gaztaren ekoizpena ezagutzeko aukera izan dute gaur goizean egin den bisita gidatuan. Eneko Goiburu artzaiaren eskutik orain 200 urte martxan jarri zuten gazta egiteko metodo tradizionalaren nondik norakoak ezagutu dute bertaratutakoek. Ukuiluak, bertako erreginak diren Latxak ardiak eta larreak ere ikusi dituzte. Azkenik, etxean egiten dituzten gaztak dastatzeko aukera izan dute bisitariek.













