Beheranzko bidea hartuta, atzo 6 kasu berri
Zumarraga, Urretxu eta Legazpi 400eko mugaz goitik daude eta gorrian jarraitzen dute.
Atzotik hona 6 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Zumarragan 3 kasu gehiago agertu dira, guztira 1.221 eta eragin tasa 743,31koa da. Urretxun 2 kasu atzeman dira, guztira 764 eta eragin tasa 732,17koa da. Azkenik, Legazpin ere positibo kasu berri bat atzeman da; guztira 1006 kasu eta eragin tasa 440,00koa da. Honela, hiru udalerriek gorrian jarraitzen dute.













