Xabaltx musikari lapurtarra Lazkaon
Lazkaoko Plazan arratsaldeko 19:00etan eskainiko du kontzertua. Abuztuan zehar Maizpideren Udako Ikastaroetako kultur egitarauaren barruan antolatu diren ekintzetako bat da.
Bihar, abuztuak 6, Xabaltx musikari lapurtarrak kontzertua eskainiko du Lazkaoko Plazan. Kontzertu hau Maizpideren Udako Ikastaroetako kultur egitarauaren barruan sartzen da. Honats abuztuan zehar antolatu diren ekintzak:
- Abuztuak 11, “Erdaldun berrien kluba” bakarrizketa arratsaldeko 19:00etan Maizpideko atarian.
- Abuztuak 20, Emakume Gazteen Bertso Saioa arratsaldeko 19:00etan Lazkaoko Plazan. Saioa Alkiza, Haizea Arana, Maider Arregi eta Eli Pagola arituko dira bertsolari lanetan eta Aizpea Garmendia gai jartzaile.
- Abuztuak 25, “Esnatu naiz” kabaretaren antzezlana ikusteko aukera egongo da arratsaldeko 19:00etan Areria Antzokian.













