Ordiziako Azoka berritasunez beteta aste honetan
Gaurko berritasunak indibaba txuriak, piper morro gorriak, urrak, atxikoria, kalabaza tronpeta eta saltsa perretsiku beltzak izan dira.
Abuztuaren bigarren astean honakoak izan dira Ordiziako Azokan berritasunak: indibaba txuri freskoak, “pochas frescas” bezela ezagunak, 10 euro kiloa; pipar morro gorriak, urrak, atxikoria, kalabaza tronpeta 2,5 euro kiloa, gerezi tomate horia 4 eta 4,5 euro artean kiloa eta azkenik, saltsa perretxiku beltza 22 euro kiloa.
Guztira 28 kilo ziza hori ekarri dituzte azokara, 20 eta 22 euro artean kiloa. Saltxa perretxiku beltza 10 kilo, 22 euro kiloa. Gibelurdinak guztira 6 kilo, 24 eurotara kiloa. 40 kilo onddo 29 eta 33 euro artean kiloa eta azkenik, 3 kilo gorringo ekarri dira, 38 eta 42 euro artean kiloa.
Landareetan berriz, gehien saldu direnak azaren familiakoak, eskarolak eta atxikoriak izan dira.
Gogorarazi, abuztuan zehar postuetako batzuk kale egingo dutela. Horien artean, Maite Iturberenak (Udanako Labeak) eta Puente Viejo Caparrosorenak. Antonio Elosegi eta Oria Gaztak ere ez dira abuztuaren 25era arte etorriko.













