Azken BI egunetan 6 kasu atzeman dira
Zumarragak eta Urretxuk gorrian jarraitzen dute.
Azken bi egunetan 6 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Zumarragan 5 kasu gehiago agertu dira, guztira 1.237 eta eragin tasa 610,94koa da. Urretxun kasu bat atzeman da, guztira 766 eta eragin tasa 571,09koa da. Honela, bi udalerriek gorrian jarraitzen dute.













