Ezpata dantza bihar Zumarragan
11:00etan Jasokundeko Andre Mari elizan hasi eta Euskadi Plazan emango diote amaiera festa egunari.
Jasokundeko Andre Mari egunaren jai eguna ospatzeko ezpata-dantza egingo dute bihar Zumarragan. Goizeko 11:00etan ekingo diote egunari Jasokundeko Andre Mari eliz barruko ezpata-dantza eta mezarekin. Ondoren 12:30etan kaleko ezpata-dantza izango da Euskadi Plazan.













