
11:00etan Jasokundeko Andre Mari elizan hasi eta Euskadi Plazan emango diote amaiera festa egunari.

Oianguko txiringitoan mokadu gozoak jateko aukeraz gain, ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzen dute Vanessa Blázquez eta Anne Otegik.

Beasainek, Lazkaok, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak gorrian jarraitzen dute. 400eko mugatik behera dauden udalerriak Legorreta, Zegama eta Legazpi dira.

Idiazabalgo altxor handienetako bat ezagutzeko aukera datorren igandean. Sarrera dohakoa bada ere aurrez izena ematea ezinbestekoa da.

Mitologia eta orientazioaren hastapenak uztartzen dituen familia jolasa. Aurrez izena ematea ezinbestekoa.

Abuztuaren 14ean hasi eta 17an bukatuko dira. Bertso saioa, aurrentzako antzerki musikatua, kontzertuak...

Olaberriak, herri kaskoaz eta Ihurre auzoaz haratago, badu beste auzo bat, Lazkao aldeko haranean, Errekalde izenekoa. Etxezuri sagardotegiko Garbiñe Garmendiak huraxe du toki kuttuna, leku ederra izateaz gain, «paseo leku lasaigarria» baita.



