"Jentilen lurraldean iparraren bila" orientazio jolasa Ataunen
Mitologia eta orientazioaren hastapenak uztartzen dituen familia jolasa. Aurrez izena ematea ezinbestekoa.
Barandiaran Museoak “Jentilen lurraldean iparraren bila” orientazio jolasa antolatu du, larunbaterako. Familian egiteko moduko jarduera da, mitologiarekin lotura duena. 11:30ean hasiko da museoan eta San Gregorio auzoan barrena garatuko da jolasa. Errota eta zerrategi hidraulikoa ikusteko aukera ere izango da.
Izena aldez aurretik ematea ezinbestekoa da 943 180 335 / 688 895 069 zenbakira deituz edo barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatziz. Bakoitzarena 3 euro ordaindu behar da.













