Kultur ekitaldiekin gogoratuko dituzte Gabiriako festak
Abuztuaren 14ean hasi eta 17an bukatuko dira. Bertso saioa, aurrentzako antzerki musikatua, kontzertuak...
Gabirian Andra Mari jaiak ospatzen dituzte abuztuan, baina iaz bezalaxe bertan behera geratu dira. Ordezko hainbat kultur ekitaldi antolatu dituzte festak ahaztu ez daitezen. Honatx datozen egunetarako egitaraua:
- Abuztuak 14. Bertso saioa plazan arratsaldeko 19:00etan. Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Julio Soto, Aratz Igartzabal, Gorka Pagonabarraga eta Ane Zuazubiskar arituko dira bertsotan.
- Abuztuak 15. Bola txapelketa egun osoan zehar. Arratsaldeko 18:00etan “Baldin Bada” zirku musikatua helduentzat Shakti Olaizolarekin.
- Abuztuak 16. Jon Urrutiaren eskutik “Matraka ma non tropo” antzerki emanaldi musikatua haurrentzat arratsaldeko 17:30etan. Gaueko 23:00etan Xsakara musika taldearen kontzertua.
- Abuztuak 17. Arratsaldeko 19:00etan Desgaraia musika taldearen kontzertua. Usadio zaharreko afari merienda iluntzeko 20:00etan plazan. 22:00etan su artifizialak eta 23:00etan Ibil Bedi taldearen kontzertua.













