"San Migel elizaren sekretuak" bisita gidatua Idiazabalen
Idiazabalgo altxor handienetako bat ezagutzeko aukera datorren igandean. Sarrera dohakoa bada ere aurrez izena ematea ezinbestekoa da.
Idiazabalgo San Migel Eliza // euskadi.eus Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroak antolatuta, “San Migel elizaren sekretuak“ izeneko bisita gidatua egingo dute igandean, 17:30etan hasita Gaztaren Museotik. Ordubeteko iraupena du bisitak eta dohainik izango da. Aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da 943 18 18 03 zenbakira deituz edota emailez info@idiazabalturismo.com helbidera idatziz. Abuztuaren 21ean ere egingo dute bisita elizara.













