Oneka Sanchez beasaindarra Karrantzan garaile
Ibilbide gorabeheratsua izan bazuten ere garaipena lortu zuen. Datorren asteburuan Sopelan izango dute lasterketa neskek.
Limusin taldeko gazteak asteburuan Karrantzan lehiatu zen lasterketako metan eskuak luzatuta sartzea lortu zuen. Ibilbide gorabeheratsua izan bazuten ere garaipenari eutsi zion beasaindarrak.
Asteburu honetan emakumezkoek Torneo Euskalduneko lasterketa izango dute Sopelan. Bertan kadete, gaztetxo eta 23z azpiko mailakoek lehiatuko dute elkar.













