Atzo 19 kasu berri agertu ziren
400eko mugatik behera Beasain, Ormaiztegi, Idiazabal, Urretxu, Zaldibia, Legorreta, Zegama, Zumarraga eta Mutiloa daude.
Ordizia, Legazpi eta Lazkaok gorrian jarraitzen dute. Atzo 19 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Legazpin (7), Lazkaon (3) eta Urretxun (3) daude kasurik gehienak. Haien atzetik daude Beasain (1), Ezkio-Itsaso (1), Gabiria (1), Ordizia (1), Zerain (1) eta Zumarraga (1).
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Ordiziak, Legazpik eta Lazkaok. Herri txikien artean, hamairu herrik gainditzen dute 400eko muga; hortik behera daudenak dira Beasain, Ormaiztegi, Idiazabal, Urretxu, Zaldibia, Legorreta, Zegama, Zumarraga eta Mutiloa.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.430 COVID-19 positibo kasu izan dira.
| 08/18 | DENERA | TASA | |||
| Altzaga | 0 | 20 | 1092,90 | ||
| Arama | 0 | 27 | 490,20 | ||
| Ataun | 0 | 266 | 801,37 | ||
| Beasain | 1 | 1.960 (+1) | 228,23 | ||
| Ezkio eta Itsaso | 1 | 52 (+1) | 473,19 | ||
| Gabiria | 1 | 52 (+1) | 1169,59 | ||
| Gaintza | 0 | 13 | 877,19 | ||
| Idiazabal | 0 | 230 | 378,15 | ||
| Itsasondo | 1 | 75 (+1) | 549,45 | ||
| Lazkao | 3 | 685 (+3) | 834,52 | ||
| Legazpi | 7 | 1039 (+7) | 404,33 | ||
| Legorreta | 0 | 183 | 67,11 | ||
| Mutiloa | 0 | 45 | 0,00 | ||
| Olaberria | 0 | 98 | 545,26 | ||
| Ordizia | 1 | 1.661 (+1) | 407,15 | ||
| Ormaiztegi | 0 | 132 | 391,85 | ||
| Segura | 0 | 256 | 456,62 | ||
| Urretxu | 2 | 774 (+2) | 263,58 | ||
| Zaldibia | 0 | 372 | 241,25 | ||
| Zegama | 0 | 205 | 328,73 | ||
| Zerain | 1 | 22 (+1) | 729,93 | ||
| Zumarraga | 1 | 1.248 (+1) | 244,37 | ||
| GOIERRI | 19 | 9.430 (+19) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-08-20)













