
Iaz bezalaxe, aurten ere ezin izan da Zegama Aizkorri mendi maratoia ospatu. Horren ordezko, edizio berezia antolatu dute. Dagoeneko 456 izen emate daude eta irailean lasterkari ezagun bat ere espero dute.

400eko mugatik behera Beasain, Ormaiztegi, Idiazabal, Urretxu, Zaldibia, Legorreta, Zegama, Zumarraga eta Mutiloa daude.

Ardiak larrera eraman eta artzainak egunerokoan egiten dituen lanak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Gainera bisita gazta dastaketa batekin amaituko da. Aurrez izena ematea ezinbestekoa.

Zentzumenak atmosferara ireki eta atsedena eta ongizatea sustatzeko txangoa bihar Lizarrustiko parketxetik abiatuta. Aurrez izena ematea ezinbestekoa.

Klinika eta geriatria laguntzaile ikasketak egin bazituen ere, lanbidez artzain eta gaztagile da Eli Elgarresta gabiriarra. Herrian bertan badu leku kuttun bat, Lurdes Txiki deitzen diotena; lasaitasun bila bertara joaten da.

