"Bihurtu zaitez artzain" bisita gidatua Idiazabalen
Ardiak larrera eraman eta artzainak egunerokoan egiten dituen lanak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Gainera bisita gazta dastaketa batekin amaituko da. Aurrez izena ematea ezinbestekoa.
Gaztañaditxuloko Ander Barandiaran artzainak bere egunerokoa ezagutzeko gonbita luzatzen du. Larunbat honetan, abuztuak 21, artzainari artaldea larreetara eramaten laguntzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek, baita egunerokoan egiten dituen lanetan aritzekoa ere. Gainera, lanarekin amaitu ostean gaztandegian egiten dituzten gaztak dastatzeko aukera izango dute.
Goizeko 11:30etan hasiko da bisita Idiazabalgo Gazta Museotik eta bi ordu inguru iraungo ditu. Aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da 943 18 18 03 zenbakira deituz edo info@idiazabalturismo.com helbidera idatziz. Helduek 12 euro ordaindu behar dituzte eta 6-12 urte bitarteko umeek 6 euro.













