"Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea" ibilaldia bihar Ataunen
Zentzumenak atmosferara ireki eta atsedena eta ongizatea sustatzeko txangoa bihar Lizarrustiko parketxetik abiatuta. Aurrez izena ematea ezinbestekoa.
Amaia Agote adituaren eskutik Baso Soinua, “naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea” ibilbidea egingo da bihar, abuztuak 21. Zentzumenak atmosferara ireki eta atsedena eta ongizatea sustatzeko txangoa izango da. Lizarrustiko parketxetik abiatuko da goizeko 10:30etan eta bi ordu inguruko iraupena izango du. 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta euskaraz zein gaztelaniaz egingo da.
Aurrez izena ematea ezinbestekoa da 943 180 335/688 895 069 zenbakira deituz edo barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatziz. Sarrera 12 euro ordaindu behar dira.













