Beste hemezortzi kasuren berri eman du Osasun Sailak
Atzoko datuen aldean, lau kasu gehiago agertu dira gaur Goierrin, hemezortzi guztira. Ordizian, Beasainen, Legazpin eta Urretxun daude horietako gehienak.
Atzera ere igo egin da koronabirus kasu berrien kopurua, Goierriri dagokionean. Gaur beste 18 positiboren berri eman du Osasun Sailak, atzo baino lau gehiago.
Ordizian (4), Beasainen (3), Legazpin (3) eta Urretxun (3) agertu dira horietatik gehienak. Lazkaon (2), Gabirian (1), Seguran (1) eta Zumarragan (1) ere badaude positiboak.
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen du Lazkaok. Legazpi eremu laranjan dago, eta horian Beasain, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga. Herri txikien artean, lau herrik gainditzen dute 400eko muga: Ataunek, Ezkio-Itsasok, Gabiriak eta Zerainek.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.601 COVID-19 positibo kasu izan dira.
08/31 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 27 | 0 | ||
Ataun | 0 | 278 | 915,86 | ||
Beasain | 3 | 1.993 (+3) | 249,63 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 62 | 1735,02 | ||
Gabiria | 1 | 55 (+1) | 779,73 | ||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 231 | 42,02 | ||
Itsasondo | 0 | 75 | 137,36 | ||
Lazkao | 2 | 715 (+2) | 727,98 | ||
Legazpi | 3 | 1058 (+3) | 309,19 | ||
Legorreta | 0 | 185 | 134,23 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 218,10 | ||
Ordizia | 4 | 1.689 (+4) | 287,98 | ||
Ormaiztegi | 0 | 134 | 156,74 | ||
Segura | 1 | 259 (+1) | 195,69 | ||
Urretxu | 3 | 781 (+3) | 146,43 | ||
Zaldibia | 0 | 373 | 60,31 | ||
Zegama | 0 | 209 | 394,48 | ||
Zerain | 0 | 24 | 1094,89 | ||
Zumarraga | 1 | 1.262 (+1) | 183,28 | ||
GOIERRI | 18 | 9.601 (+18) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.