Bueltan da Azokako pintxoa ekimena Ordizian
Pottoka tabernakoek prestatutako pintxoa dastatzeko aukera egon da gaurkoan. Pintxoa dastatzen dutenak bi afariren zozketan sartuko dira.
Bueltan da Azokako Pintxoa ekimena. Gaurkoan, Pottoka tabernakoak arduratu dira, Ordiziako azokako produktuekin egindako pintxoa aurkezteaz, eta Plaza Nagusira gerturatu den orok dastatu ahal izan du. Kasu honetan, ondorengo produktuak erabili dituzte: tipula, piper gorria, piper berdea, azenarioa, kuiatxoa, eta baita perretxikuak eta Idiazabal Gazta. Errezeta eskuragarri egongo da www.ordiziakoazoka.eus/azokako-pintxoa atalean.
Ordiziako Azokako Pintxoa ekimena, duela hilabete batzuk jarri zuten abian, eta honezkero, tokiko ostalaritza establezimendu batzuk-batzuk parte hartu dute; Pottoka tabernaz gain, Hotel Ordizia, Kantoi, Martinez, eta Leizea dira ekimenarekin bat egin dutenak.
Afari baten zozketa
Bestalde, gogoratu, pintxo hau kontsumitzen dutenei txartel bana ematen zaiela, eta irailetik aurrera, bi pertsonentzako afari baten zozketan parte hartzeko aukera izango dutela. Irailaren azken asteazkenean, Martinez eta Leizea tabernetan afari bana zozkatuko da.