Eduardo Irizar kaleko trafikoa, irekita
Idiazabalgo Eduardo Irizar kaleko egokitzapen obrak amaitzear daude. Oinezkoen irisgarritasuna eta aparkalekuen aprobetxamendua hobetzeko eta garajeetako sarbidea hobetzeko lanak egin dituzte azken bi hilabeteotan, eta azkeneko ukituak falta dira bukatzeko. Tarte horretan trafikoa itxi dute, baina irekita dago dagoeneko. 105.365,06 euroko kostua izan dute lanek.