Euskal doinuak eta zeltak, senidetuta
Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak eta The Gaels taldeak Irlandako musika eta melodiak ekarriko dituzte Agirre-Etxeberrira larunbatean. 202oko amaieran kaleratutako 'Baltik' diskoa aurkeztuko dute.
Txistuaren doinuak Irlandako musikarekin eta melodiekin elkartuko dira larunbatean Legazpiko Agirre-Etxeberri parkean, Iñaki Palacios & The Gaels taldeak egingo duen kontzertuaren aitzakiarekin. Baltik, bere azken lana aurkezteko baliatuko du emanaldia Palaciosek.
Iñaki Palacios txistulari gasteiztarraren hirugarren lana da Baltik, eta Legazpiko emanaldi honetan The Gaels taldea osatzen duten Javi Garai (gitarra akustikoa, elektrikoa eta banjo tenorra), Eneko Espino (baxu akustikoa eta elektrikoa), Errando Lopez de Luzuriaga (trikitixa), Iñaki Alarcia (bateria eta bo- dhran-a) eta Xabier Martinez Otxagabia (biolina) izango ditu ondoan. Guztien artean eta musikaren bitartez, Irlandako jendea, pub-ak eta tradizioak ekarriko dituzte Legazpira.
Sarrerak, Kultur Etxean
Iñaki Palacios & The Gaels taldearen kontzertua dohainik da, baina aldez aurretik txartelak eskuratu behar dira gaur, bihar eta etzi. Horretarako, Kultur Etxera deitu daiteke 943 73 72 00 zenbakira, edo harreran bertan jaso.
Kontzertua 19:00etan hasiko da, Agirre-Etxeberri parkean. Eguraldi txarra eginez gero, Azokan egingo dute.