Atzotik erdira jaitsi da kasu berrien kopurua
Goierrin beste 9 kasuren berri eman du gaur Osasun Sailak, atzoko kopuruaren erdia da. Legazpin, Beasainen eta Lazkaon daude positibo berriak. Tasek ere, behera egin dute.
Atzo datuek gora egin bazuten, gaur kontrako norabidea hartu dute. Osasun Sailak 9 kasu jakinarazi ditu gaur, Goierriri dagokionean, atzokoen erdiak dira.
Legazpin (3), Beasainen (2), Lazkaon (2), Zegaman (1) eta Zumarragan (1) atzeman dituzte azken positiboak. ian (1), Seguran (1) eta Zumarragan (1) ere badaude positiboak.
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen du Lazkaok, eta Legazpi eremu laranjan dago. Beasain, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga berriz, eremu horian daude. Herri txikien artean, lau herrik gainditzen dute 400eko muga: Ataunek, Ezkio-Itsasok, Gabiriak eta Zerainek.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.610 COVID-19 positibo kasu izan dira.
09/01 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 27 | 0 | ||
Ataun | 0 | 278 | 686,89 | ||
Beasain | 2 | 1.995 (+2) | 256,76 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 62 | 1735,02 | ||
Gabiria | 0 | 55 | 779,73 | ||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 231 | 42,02 | ||
Itsasondo | 0 | 75 | 137,36 | ||
Lazkao | 2 | 717 (+2) | 621,45 | ||
Legazpi | 3 | 1061 (+3) | 344,87 | ||
Legorreta | 0 | 185 | 134,23 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 109,05 | ||
Ordizia | 0 | 1.689 | 287,98 | ||
Ormaiztegi | 0 | 134 | 156,74 | ||
Segura | 0 | 259 | 195,69 | ||
Urretxu | 0 | 781 | 131,79 | ||
Zaldibia | 0 | 373 | 60,31 | ||
Zegama | 1 | 210 (+1) | 328,73 | ||
Zerain | 0 | 24 | 1094,89 | ||
Zumarraga | 1 | 1.263 (+1) | 162,92 | ||
GOIERRI | 9 | 9.610 (+9) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.