Irati Artzelus lazkaotarrak eta Mirari Plazaola arrasatearrak irabazi dute Zarauzko trikitilari gazteen txapelketa
Atzo jokatu zuten lehiaketa sei trikitilari-pandero jotzaile bikotek.
Ikasturtea txapela jantzita hasi dute Irati Artzelus lazkaotarrak eta Mirari Plazaola arrasatearrak. Zarautzen atzo jokatutako 41. Trikitilari Gazteen Txapelketa irabazi du bikoteak. Covid-aren eragina nabarmena izan bazen ere, Modelo antzokia guztiz bete zen, eta kanpoan geratu behar zuten zenbaitzuek. Trikiti “gosea” badagoela ohartarazi dute antolatzaileek.
Sei bikotek parte hartu zuten, eta maila dotoreko txapelketa ondu zuten denen artean. Azkenean, Artzelus-Plazaola bikote iaioa nagusitu da. Lehengo bi postuak zehaztu eta saritu dituzte.
Sailkapena:
1.- Irati Artzelus (Lazkao) eta Mirari Plazaola (Arrasate)
2.- Araitz Etxaniz (Azkoitia) eta Enaitz Alberdi (Azpeitia)
-Ianire Segurola (Hernani) eta Elaia Diaz (Astigarraga)
-Maitane Iturriotz (Villabona) eta Eider Amenabar (Errenteria)
-Ane Urbieta eta Nerea Lopetegi (Zestoa)
-Eider Garro eta Araitz Elizalde (Hernani)
ARGAZKIAK: Ibon Errazu Uria