Legorretako Prodema enpresako langileek eta zuzendaritzak aurreakordioa hitzartu dute
Hiru asteetako greba egin ostean, gaur lortu dute lan gatazkari irtenbidea ematea.
Legorretako MMI Prodema lantegian akordioa hitzartu dute langileek eta zuzendaritzak, LAB sindikatuak gaur bertan jakinarazi duenez: “Proposamen ezberdinak eginez eta enpresarekin edukitako hartu emanak eta gero, gaur aurreakordioa lortu da, eta goizean bertan langileek ontzat eman dute”.
Lan hitzarmenaren negozioa zela eta, hiru astez greba egin dute langileek, protesten bidetik irtenbidea iritsiko zelakoan, eta hain zuzen ere, LAB sindikatuak adierazi duenez, “borrokaren bidez langileen eskaerak eta eskubideak jasotzen dituen hitzarmena lortu da: KPIaren gaineko soldata igoerekin, baimenetan berrikuntzekin…”.