AEKk izen ematea ireki du
Matrikulazioa hilaren 24a baino lehen egin behar da. Halere, irailaren 17a baino lehenago eginez gero ordaintzeko erraztasunak eskaintzen dituzte
Goiztiri AEK euskaltegiak 2021/2022 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du. A1 mailatik c2ra arteko eskaintza dute, modalitate ezberdinetan eta ordutegi zabalarekin.
Irailaren 24an agortuko da izena emateko epea. Halere, 17a baino lehen apuntatuz gero, hiru epetan ordaintzeko aukera dago. Gainera, goierriko udalek diru-laguntzak dituzte.
Beasaingo lokala J.M. Iturrioz kalean dago eta Ordiziakoa, Nafarroa Behereaan. Harremanetarako telefonoak 943 88 93 40 eta 943 88 91 74 dira.