'Ama' eta 'Nora' filmak estreinatuko dituzte asteburuan
Ordiziako Herri Antzokian Julia De Paz zuzendariaren 'Ama' izango da ikusgai; Beasaingo Usurbe Antzokian, berriz, Lara Izagirreren 'Nora' filma.
Zinema emanaldiak bueltan dira. Asteburuan hasiko dute denboraldia Beasaingo Usurbek eta Ordiziako Herri Antzokiak. Bi euskal ekoizpen izango dira, gainera, ikusgai. Beasainen, Lara Izagirre zuzendariaren Nora filma eskainiko dute. Nora 30 urteko emakumea da, aitonarekin bizi dena. Bizitza ez da espero zuena izaten ari, eta aitona hiltzen denean, bidaia bati ekingo dio, haren errautsak amonarenak dauden leku berera eramateko asmoz. Igandeko saioan, gainera, Lara Izagirre bera etorriko da Usurbera, 19:15ean, filma aurkeztera.
‘Nora’ (Usurbe Antzokia)
- Irailak 3, ostirala: 21:30
- Irailak 4, larunbata: 19:15 eta 22:15
- Irailak 5, igandea: 19:15 eta 22:45
- Irailak 6, astelehena: 19:00 eta 22:00 (ikuslearen eguna)
Ordizian, berriz, Julia de Paz zinegilearen Ama filma izango da ikusgai. Mitifikatutako amatasunaren aurrean, umea bakarrik izan eta hezi behar izan duten hainbat emakumeren testigantzak biltzen ditu.
‘Ama’ (Ordiziako Herri Antzokia)
- Irailak 3, ostirala: 22:00
- Irailak 4, larunbata: 19:30
- Irailak 7, asteartea: 19:30