Beasaingo helduentzako eskolan izena emateko aukera zabalik dago
Matrikulazio-epea irailaren 17ra arte egongo da zabalik
Beasaingo Goierri Helduentzako Eskolan 2021/2022 ikasturtean izena emateko aukera zabalik dago. Eskolatik pasa behar da horretarako, J. M. Iturrioz kalean. Astebarruan egoten da irekita, 10:00etatik 13:00etara. Hilaren 17an amaituko da apuntatzeko epea.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazio ofiziala lortzeko trebakuntza eskaintzen dute. Gaztelania ikasteko aukera eta alfabetizazio orokorra ere eskaintzen dute. Gainera, astean bi edo hiru orduko ikastaro osagarriak ere badituzte: artea, tertulia literarioak, atzerriko hizkuntzak…