Itsasoko batzordeak ikasturterako jarduerak aurkeztu ditu
Itsasoko Batzordeak 2021-2022 ikasturte berrirako ikastaroak eta jarduerak osatu eta aurkeztu ditu. Lehenengo jarduera Tai-Chia izango da. Irailaren 13an hasiko dira saioak eliza atarian, eta astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 19:30etik 20:30era, Loreto Burguera irakaslearen gidaritzapean. Hiruhileko kuota 48 eurokoa izango da astean behin joan nahi duenarentzat, eta 96 euro astean bitan egingo duenarentzat.
Urriaren 4an, berriz, euskara ikastaroak hasiko dira, udaletxean, astelehen eta asteazkenetan 14:30etik 16:30era. Irailean izena eman daiteke.Adinduen psikoestimulazioa lantzeko tailerrak urriaren 7an hasiko dira, eta ostegunetan izango dira Alegiako Elkartean, 15:30etik 17:00etara. Bi zeramika saio ere izango da, Pott keramikaren eskutik, urriaren 2an eta 16an. Abenduan, zehazteke dagoen larunbat batean, gaileta tailerra egingo dute Hariztizabalen eskutik.
Oraindik data zehazteko dagoen arren, baliabide teknologikoen erabilerarako formazio saioak ere egingo dituzte. Irailaren 17a baino lehen eman behar dute izena interesa dutenek. Mendi irteerak hilabeteko bigarren igandeetan egingo dituzte, Alegiatik irtenda, eta azaro eta abenduko igande arratsaldeetarako film eskaintza antolatu dute. Abenduaren 29an, berriz, tertulia literarioa egingo dute.













