Ordizia eremu laranjara pasa da, eta Legazpi horira
Hamalau kasu berrirekin bukatuko du astea Goierrik, Osasun Sailaren arabera. Ordizian, Legazpin, Beasainen, Lazkaon eta Zumarragan daude positibo gehienak.
Egun batean behera, hurrengoan gora, horrela dabiltza koronabirusaren datuak aste honetan. Gaur hamalau kasuren berri eman du Osasun Sailak, atzo baino bost positibo gehiago.
Ordizian (4), Legazpin (3), Beasainen (2), Lazkaon (2), Zumarragan (2) eta Zegaman (1) atzeman dituzte azken positiboak.
Eragin tasei dagokionean, aldaketak izan dira. Lazkaok gorrian jarraitzen du; Ordizia eremu horitik laranjara pasa da; Legazpik berriz, kontrako bidea egin du, laranjatik horira pasata. Beasain, Urretxu eta Zumarraga berriz, eremu horian daude. Herri txikien artean, lau herrik gainditzen dute 400eko muga: Ataunek, Ezkio-Itsasok, Gabiriak eta Zerainek, nahiz eta denetan tasa behera egiten ari den.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.624 COVID-19 positibo kasu izan dira.
09/02 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 27 | 0 | ||
Ataun | 0 | 278 | 686,89 | ||
Beasain | 2 | 1.997 (+2) | 263,89 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 62 | 1577,29 | ||
Gabiria | 0 | 55 | 584,80 | ||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 231 | 42,02 | ||
Itsasondo | 0 | 75 | 137,36 | ||
Lazkao | 2 | 719 (+2) | 603,69 | ||
Legazpi | 3 | 1064 (+3) | 297,30 | ||
Legorreta | 0 | 185 | 134,23 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 109,05 | ||
Ordizia | 4 | 1.693 (+4) | 317,78 | ||
Ormaiztegi | 0 | 134 | 156,74 | ||
Segura | 0 | 259 | 195,69 | ||
Urretxu | 0 | 781 | 102,50 | ||
Zaldibia | 0 | 373 | 60,31 | ||
Zegama | 1 | 211 (+1) | 394,48 | ||
Zerain | 0 | 24 | 729,93 | ||
Zumarraga | 2 | 1.265 (+2) | 173,10 | ||
GOIERRI | 14 | 9.624 (+14) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.