Eli Ormazabal, 'Irudiak eta hitzak' bildumako seigarren protagonista
Hegazkin komandanteak bere lanaren nondik norakoak azalduko ditu, Telleriaren argazkiekin lagunduta
Eli Ormazabal Zubillaga hegazkin komandante ordiziarra izango da Nafarroa 23 estudioko Irudiak eta hitzak saioko seigarren protagonista. Ormazabalek bere jardunaren inguruko nondik norakoak azalduko ditu, Jose Mari Telleria argazkilariaren argazkiak lagun dituela. Bi saio egingo ditu. Biak bihar izango dira, 18:00etan eta 19:15ean. Emanaldiak euskaraz izango dira.