Elene Lete zumarragarra, Realeko lehen taldeko atezaina
Realaren ligako lehen partidan hasieratik jokatu du Letek
Realak ligako lehen partida jokatu zuen atzo Valentziaren aurka eta Nuria Arroyo entrenatzaileak Elene Lete Para atezain zumarragarra hautatu zuen denboraldiko lehen hamaikakorako. Realak 4 eta 1 irabazi zuen eta Letek lan ona egin zuen. Goleko jokaldian ez zuen asko egiterik izan eta bigarren zatian geldiketa bikain bat egin zuen.