Aizkorrikoak Ozako oihanera joango dira
Irailaren 25ean irtengo dira eta biharamunean, itzuli. Izen-ematea zabalik dago
Aizkorri Mendizale Elkartekoak Ozako oihanera joango dira iraileko azken asteburuan, Aragoiko Pirinioetara. Bi txango egingo dituzte: irailaren 25ean, larunbatean, Hechotik Zurizara joango dira; eta 26an, Hechotik Ibon de Acheritorakoa egingo dute.
Selva de Oza kanpinean hartuko dute ostatu. Elkarteak 26 leku ditu hartuta, baina norbera bere kabuz ere joan daiteke.
Izena emateko epea zabalik dago. Elkartetik igaro behar da, 19:00etatik 20:00etara, bihar, etzidamu, astelehenean edo ostiralean. Telefonoz ere egin daiteke, egun eta ordu berean. 943 162 278 da telefonoa.