Apaldu egin da positibo kopurua, 8 kasu berrirekin
Azken bi egunetan zortzina kasu agertu dira Goierrin. Gaurkoak Ordizian, Zumarragan, Beasainen, Ezkio-Itsason, Legazpin eta Seguran agertu dira.
Asteburuko datuen inguruko albistean beherako tendentzia aipatzen bazen, gaurko datuek apaltze hori berretsi besterik ez dute egin. Bigarren egunez jarraian, zortzina kasu atzeman dituzte Goierrin osoan.
Ordizian (2), Zumarragan (2), Beasainen (1), Ezkio-Itsason (1), Legazpin (1) eta Seguran (1) agertu dira azken positiboak.
Eragin tasei dagokionean, Lazkaok gorrian jarraitzen du, nahiz eta tasa apurka beheraka egiten ari den; Ordizia eremu laranjatik horira pasa da, Beasain, Legazpi, Urretxu eta Zumarragarekin batera. Herri txikien artean, lau herrik gainditzen dute 400eko muga: Aramak, Ezkio-Itsasok, Gabiriak eta Zerainek; Zegama atzera ere atera egin da zerrendatik.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.661 COVID-19 positibo kasu izan dira.
09/06 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 28 | 490,20 | ||
Ataun | 0 | 280 | 286,20 | ||
Beasain | 1 | 2.001 (+1) | 256,76 | ||
Ezkio eta Itsaso | 1 | 63 (+1) | 1577,29 | ||
Gabiria | 0 | 55 | 584,80 | ||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 231 | 42,02 | ||
Itsasondo | 0 | 75 | 137,36 | ||
Lazkao | 0 | 722 | 443,89 | ||
Legazpi | 1 | 1069 (+1) | 214,06 | ||
Legorreta | 0 | 185 | 134,23 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 109,05 | ||
Ordizia | 2 | 1.702 (+2) | 297,91 | ||
Ormaiztegi | 0 | 134 | 156,74 | ||
Segura | 1 | 260 (+1) | 260,93 | ||
Urretxu | 0 | 782 | 73,22 | ||
Zaldibia | 0 | 373 | 60,31 | ||
Zegama | 0 | 212 | 394,48 | ||
Zerain | 0 | 24 | 729,93 | ||
Zumarraga | 2 | 1.275 (+2) | 224,01 | ||
GOIERRI | 8 | 9.661 (+8) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.