Arriarango Mendi Duatloia ez da jokatuko
Hartu beharreko osasun neurriak eta lasterketa ez zirela bateragarriak iritzita ez egitea erabaki dute
Arriarango Mendi Duatloia ez da egingo. Antolakuntzak 12. edizioa bertan behera uztea erabaki du, hartu beharreko osasun neurriak eta lasterketaren izaera bateragarriak ez direla iritzita. Iaz ere bertan behera gelditu zen proba.