Gaztetxeak urteurreneko egitaraua aurkeztu du
Melmakek 17. urteurrena ospatuko du larunbatean. Bazkaria eta kontzertuak izango dira
Melmakek, Beasaingo Gaztetxeak, 17. urteurrenaren harira antolatutako egitaraua aurkeztu du. “Urte oparo hauek ospatzeko eta datozenetarako indarrak hartzeko” dela, diote. Larunbatean ospatuko dute urtebetetzea, bazkari herrikoiarekin eta Aitza, TRKT eta Bassagain Original taldeen kontzertuekin. Bazkarirako aldez aurretik izena eman behar da. Gaztetxearen Instagram kontura idatzi behar da horretarako.
Urte guzti hauetan hitzaldiak, kontzertuak, bazkariak, erakusketak, auzolanak… antolatu dituztela gogoratu dute. “Denek eman diote zentzua gaurko gaztetxeari”, azpimarratu dute. “Urte hauetan egon direnak eta hemendik aurrera egongo direnak” elkartu nahi dituzte.