Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoko ehiza postuen zozketa egin da
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoko 45 ehiza postu zozkatu dituzte herrien artean; Idiazabali, Segurari eta Zegamari hamarna postu egokitu zaizkie, eta Zeraini beste lau.
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoko ehiza postuen zozketa egin dute Partzuergoko kide diren udalerrien artean. Ostiralean izan zen zozketa, Segurako udaletxean. Guztira, 45 postu dira herrien artean zozkatzen dituztenak, 13 lineatan banatuta. Segurari 10 postu egokitzen zaizkio, Idiazabali ere 10, Zegamari beste 10, Zeraini 4, Donemiliagari 5 eta Asparrenari 6.
Idiazabalgo herriari dagokionez, Apota 4 eta 8, Garagartza 2, Iturgain 5, Larrebil 5 eta 13, Leotaran 4 eta 16, eta Ultzama 2 eta 4 egokitu zaizkio. Zerainek, berriz, Apota 10, Aratz 3, Larrebil 1 eta Peazulueta 4 izango ditu. Seguraren kasuan, Agiñarain 2 eta 6, Apota 6, Aratz 7, Iturgain 1, Larrebil 9, Leotaran 2, Letain 4, Peazulueta 2 eta Txabolatxoko 2. zenbakia izango ditu. Eta Zegamak, aldiz, Agiñarain 4, Apota 2, Aratz 9, Iturgain 3, Larrebil 3, 11, 15 eta 17, eta Ultzama 8 eta 12 izango ditu.
Enkantea, igandean
Ehiza postuen lehenengo fasea izan da. Astebukaeran bigarren fasea egingo dute: enkantea. Ehiztariek haien diru eskaintzak egingo dituzte postu bakoitzeko, eta eskaintzarik onenak lortuko du postua. Apotako eremua izan ohi da estimatuena. Igandean izango da, Segurako udaletxean, 10:30ean hasita. Eskaintzetarako epea larunbatean bukatuko da, 11:00etan.