Haur bat larri zauritu da Legazpin, laugarren solairuko leiho batetik erorita
Istripua Santikutz kalean gertatu da, 11:15 inguruan. Haurra ospitalera eraman dute, helikopteroz.
Lau urte inguruko haur bat laugarren solairuko leiho batetik behera erori da gaur goizean Legazpin, eta larri zaurituta eraman dute ospitalera. Istripua 11:15 inguruan gertatu da, Santikutz kaleko 4. an.
Udaltzaingoak adierazi duenez, 11:20an jaso dute SOS Deiaren abisua, Santikutz kaleko 4. atariko etxebizitza batetik haur bat leihotik behera erori dela esanez. Hara gerturatu direnean, haurra eramanda zuten dagoeneko oso gertu dagoen osasun zentrora. Bere kordean zegoen haurra, baina zaurien larritasuna ikusita, Gurutzetako ospitalera helikopteroz eramatean erabaki dute.