Rodrigo Oubiña argentinarra fitxatu du Ampo Ordiziak
Lehen lerroa indartzera dator jokalari argentinarra eta Marotias teknikariaren eskeman giltzarri bihur daitekeela adierazi du klubak.
Jokalari berri baten fitxajea jakinarazi du Ordizia Rugby Elkarteak. Rodrigo Oubiña, argentinarra da, 29 urte ditu, 123 kilo, 1,82metroko altuera eta lehen lerroa sendotzera dator. Argentinan, Gimnasia eta Esgrima taldean eman zituen errugbian lehen urratsak. Ondoren Argentinako lehen mailako San Luis klubean garatu zen. Talde ordiziarrari, esperientzia eta indarra emango diola eta Marotias teknikariaren eskeman giltzarri bihur daitekeela adierazi du Ordizia Rugby Elkarteak.