Talidomidaren kaltetuen abestia aurkeztuko dute
Azken Hatsa taldeak egindako abestia eta bideoklipa estreinatuko dituzte Legorretako Herri Antzokian. Ekitaldira joateko gonbidapena eskatu behar da.
Azken Hatsa taldeak Lagrimas de arena kantua eta bideoklipa egin ditu Avite elkartearekin, eta Euskal Herrian sona duten musikariekin elkarlanean, talidomidak kaltetutakoen alde. Ostiralean da aurkezpen ekitaldia, 19:00etan Herri Antzokian. Bertan, taldeko kideak eta Aviteko ordezkariak elkarrizketatuko dituzte. Gonbidapenak, WhatsApp-ez (747 428 260), telefonoz (943 08 50 50), eta kultur etxean.