Antzizar Kiroldegiak hogei ikastaro eskainiko ditu ikasturtean
TRX eta haurrentzako patinaia hastapenak gehitu dituzte eskaintzara.
Antzizar kiroldegiak aste honetan hasi du 2021-2022 ikasturtea. 21 ikastaro eskaintzen dituzte, pasa den urtean baino gehago. TRX eta haurrentzako patinaia hastapenak gehitu dituzte eskaintzara. Honakoak dira gainerako ikastaroak. Hamasei urtetik gorakoentzat: Adinekoen kirola, Aerobic, Atzegi, Aquafitness, Ciclo Indor, Down igeriketa, Eskalada, Gap, Global Training, Haurrentzako igeriketa, Helduentzako igeriketa, Pilates, Terapeutika eta Zumba; Hamasei urtetik beherakoentzat: Eskalada, Gazte-aerobic, Haurtxoen igeriketa, Haur igeriketa eta Tenisa.
Izena emateko hiru bide daude: kiroldegiko harreran bertan, 943 88 79 00 telefonora deituta edo info@antzizar.net-era mezua bidaliz.