Segurako Ondarre gaztandegiak irabazi du Ordiziako 48. Gazta Txapelketa. Ikusi egunaren laburpena iruditan.
Ordiziako gazta txapelketan irabazle izan den Segurako Ondarre gazta erdiagatik 9.400 euro ordaindu dituzte.
Bigarren saria ere Goierrin geratu da, Ordiziako Otatza gaztandegiak irabazi baitu. Hirugarren berriz, Mutrikuko Goienetxe izan da
Finalisten artean bost goierritar daude, beraz, sari nagusia etxean geratzeko aukerak daude. Momentu batetik bestera jakinaraziko dute irabazlearen izena.
Osasun Sailak beste 12 kasuren berri eman du gaur, Goierriri dagokionean. Horietatik 6 Zegaman agertu dira; gainontzekoak Beasainen, Urretxun, Lazkaon eta Ordizian.
Finalean ariko diren Goierriko bost gaztagileak dira Idiazabalgo Gaztainaditxulo, Gabiriako Baztarrika, Segurako Ondarre, Ordiziako Otatza eta asteburuan Legazpin Gipuzkoako Txapela irabazi duen Zeraingo Basazabal
6-4, 5-7 eta 3-6 galdu zuen atzoko partidan Solana Sierra argentinarraren aurka. Binakako txapelketan, bigarren rondako partida jokatuko du gaur Victoria Jimenez-ekin batera.
Ordiziako 48. Gazta Lehiaketa hasi berri da. Guztira 46 gazta aurkeztu dituzte euskal gaztagileek, 18 ketuak eta 28 ketu gabeak.
Bizikletako zatia eta korrikako bigarrena aldatu dituzte. Antolatzaileen ustez gogorragoa da orain, baina politagoa ere bai: «Jendeak gehiago ikusiko gaitu». Haurren duatloia, bueltan
Beñat Turrientes lehen aldiz joan da Espainiako 21 urtez azpiko futbol selekzioarekin. Bi partidetan jokatu du
Larunbatean herriarteko folklore jaialdia egingo dute eta igandean Amaia Iturriotzek eta Maite Arboniesek 'Lurretikan' ikuskizuna eskainiko dute
TRX eta haurrentzako patinaia hastapenak gehitu dituzte eskaintzara.
Kristau Bidean izena eman nahi dutenek bihar egin beharko dute, 18:00etatik 19:00etara, San Martingo parrokian.
Eskola 8 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Benjaminei eta alebinei, zehazki. Eskolak asteazkenetan izango dira, 16:45etik 19:45ak arte, hiru txandatan banatuta.
Antioko Musikaldiko bigarren kontzertua larunbat honetan izango da, Sigma Project Sax Quartet laukotearekin eta Mario Prisuelos pianistarekin.
Xabier Maiza izendatu du San Benito Ikastolaren Artezkaritza Kontseiluak zuzendari berritzat, klaustroak hala proposatuta.
Eskaeretarako epea zabalik dago eta irailaren 21ean amaituko da.
Harizti-erdi aterpetxerako sukaldari eta laguntzaile lan poltsa osatzeko prozesua amaitu du Zerain Dezagun fundazioak.
Bareakeko 32 dendak stock azoka egingo dute bihar, 10:00etatik aurrera. Udako produktuak eskainiko dituzte, denda atarietan eta Erauskin plazan.