Zaragozako El Cisne Hotelak eraman du gazta erdia enkantean
Ordiziako gazta txapelketan irabazle izan den Segurako Ondarre gazta erdiagatik 9.400 euro ordaindu dituzte.
Zaragoza aldera joango da Ordiziako 48. gazta txapelketako gazta irabazlearen erdia. El Cisne Hoteleko arduradunak 9.400 euro eskaini ditu enkantean. Hala, Segurako Ondarre gaztandegiko gazta erdia dastatzeko moduan egongo dira.