Azken asteetako daturik baxuena eman du Goierrik, sei kasurekin
Osasun Sailak beste 6 positiboren berri eman du gaur; horietatik erdiak, Zegaman agertu dira. Lazkaon, Legazpin eta Ordizian daude gainerakoak.
Atzoko ezusteko igoera alde batera utzita, azken egunetako beherako tendentzia eutsi diote gaur datuek, atzera ere. Sei kasuren berri eman du Osasun Sailak, Goierri osoan. Zegaman (3), Lazkaon (1), Legazpin (1) eta Ordizian (1) agertu dira positibo berri horiek.
Eragin tasei dagokionean, Lazkaok eremu gorrian jarraitzen du, nahiz eta 400eko mugara gerturatzen ari den. Horian daude Beasain, Legazpi, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga. Herri txikien artean, Aramak, Ezkio-Itsasok eta Zegamak gainditzen dute 400eko tasa.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.679 COVID-19 positibo kasu izan dira.
09/08 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 28 | 490,20 | ||
Ataun | 0 | 280 | 286,20 | ||
Beasain | 0 | 2.003 | 178,30 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 63 | 473,19 | ||
Gabiria | 0 | 55 | 389,86 | ||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 231 | 0 | ||
Itsasondo | 0 | 75 | 0 | ||
Lazkao | 1 | 724 (+1) | 426,14 | ||
Legazpi | 1 | 1070 (+1) | 214,06 | ||
Legorreta | 0 | 185 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 109,05 | ||
Ordizia | 1 | 1.704 (+1) | 278,05 | ||
Ormaiztegi | 0 | 134 | 0 | ||
Segura | 0 | 260 | 260,93 | ||
Urretxu | 0 | 784 | 102,50 | ||
Zaldibia | 0 | 373 | 60,31 | ||
Zegama | 3 | 221 (+3) | 920,45 |
||
Zerain | 0 | 24 | 364,96 | ||
Zumarraga | 0 | 1.275 | 224,01 |
||
GOIERRI | 6 | 9.679 (+6) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.