Lazkao Txiki musika eskola ikasturtea astelehenean hastera
LAZKAO // 2021-2022 ikasturterko musika ikasketak ematen astelehenean, irailak 13, hasiko da Lazkao Txiki eskola. Haize instrumentuetan eskaintza ugaritu dute: tronpetaz gain, fliskornoa, tronboia, bonbardinoa eta tuba ere ikasi ahalko dira Lazkaon. Horiez gain, ohiko beste 14 tresnako eskaintza mantenduko dute. Covid neurrien atalean, tenperatura etxean hartuta joan behar dute ikasleek, eta zuzenean ikasgelaraino igo.













