
Egun nagusia urriaren 3an izango da, baina "denentzako moduko egitaraua" prestatu dute. Abestia ere aurkeztu dute. Aforo mugatuekin eta aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da.

Sagardotegiak hasi dira sagardoa egiten. Etxean sagastiak dauzkatenak, biltzen ere bai, lehenengo. Zeraingo Oiharten, markesarenak izandako lurretatik hartu dute uzta.

Osasun Sailak 7 positibo gehiagoren berri eman du gaur. Beasainen, Lazkaon, Zegaman eta Urretxun agertu dira azkenak.

Ostegunerako, hilaren 16rako, txirrinduak mantentzeko ikastaroa antolatu du Udalak. Ostiralean, aldiz, mugikortasunaren bigarren eskuko azoka izango da.

Beasainek bihar jokatuko du, 16:30ean. 16:00etan zabalduko dituzte ateak bazkideentzat eta 16:15ean gainerako zaleentzat

Kimuak dantza kolektiboa ‘GenEroa’ ikuskizunaren bira bete-betean dago. Emanaldiak dantza tradizionalak ditu oinarrian, baina ukitu garaikideekin

Talidomidak kalte egindakoen aldeko lasterketa egingo dute bihar Legorretan, eta Txingudi Korrika izango da irailaren 18an. COVID-19aren aurkako neurriak hartuko dituzte antolatzaileek

Mikel Garmendiaren omenezko proba da. Hasieran musukoarekin irtengo dira izena emandako 400 korrikalariak. 16 eta 25,4 kilometroko ibilbideak egokitu dituzte

Ubikarek, proiektuaren ustiatzaileak, Beasainen egoitza zabaldu du. Gipuzkoako lehen egoitza da

Igande honetan Arabako pilotariek Bizkaikoen aurka jokatuko dute. Beloki pilotalekuan 340 ikuslerentzako tokia egongo da eta sarrera doan izango da

Kapitulua bihar izango da. Ohiko formatura itzuliko da: udaletxetik desfilean irtengo dira, banderarekin, 12:00etan, Igartza multzoraino. Igartzako edukiera mugatuta egongo da
