Maria Berasarteren kontzerturako sarrerak har daitezke
KULTURA // Maria Berasarteren kontzerturako sarrerak eskatu daitezke. Horretarako, albiste honen online bertsioko galdetegia bete behar da. Pertsona bakoitzak bi sarrera har ditzake gehienez. Kontzertua asteartean izango da, 20:00etan, Igartzan. Donostiarra bakarka aritzen den mezzosopranoa da. Euskal Telebistak emanaldia grabatuko du, Oholtzan saiorako.












