Emakumeak eta natura protagonista Lurretikan esperientzia sentsorialean
Maite Arbonies margolari zumarragarrak eta Amaia Iturriotz bertsolari urretxuarrak emakumeek eta naturak sufritzen duten indarkeria salatu dute Lurretikan lanean, oraingo honetan Urretxun
Itzuli da berriro ere Amaia Iturrioz bertsolari urretxuarrak eta Maite Arbonies ilustratzaile zumarragatarrak sortutako lana. Pasa den otsailean Arteria Plataformako lehen saria irabazi zuten bi goierritarrek, eta hasiera batean erakusketa soil bat zena, esperientzia sentsorial bilakatu zuten Arbonies eta Iturriozek. Maiatzean Oiangu parkera eraman zuten Lurretikan izeneko lana, eta gaurkoan, berriz, Urretxura.
Santa Barbara parkea artelanez, bertsoz eta magiaz bete dute gaur, bisitariei esperientzia sentsorial eta poetikoa eskainiz horrela. Bi artista hauek emakumeek eta naturak sufritzen duten indarkeria salatu nahi izan dute euren lanarekin, hauek biolentzia handia jasaten duten bi elementu izanik.