Monika Arratibelek ipuinak kontatuko ditu bihar Lazkaon
Irakasle eta kontalari ataundarrak 'Ipuinak, kontuak eta komeriak' saioa egingo du bihar, Arerian.
Maizpide euskaltegiaren Udako Ikastaroetako egitarauan, Monika Arratibel aktore eta irakasle ataundarrak Ipuinak, kontuak eta komeriak kontakizuna egingo du. Bihar, asteazkena, 19:00etan Areria antzokian da saioa. Jentilen Etorreraren eta Ataungo mitologiaren inguruko aktore-eskolan trebatua, haurrentzat ipuin bat ere argitaratua du Arratibelek.