Ilargi eta Sin mala intencion Oiangun izango dira, gaur
Ekirock egitasmoaren barruan egingo dute saioa, Oianguko Parkean.
Ekirock Eguzki Kulturala ekimena Oiangun izango da gaur arratsaldean. Oraingo honetan, bi proposamen dakartza; Ilargi rock taldea eta Sin mala intencion, formatu akustikoan. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira. Gogoratu, Oianguko Txiringitoa ere zabalik egongo dela eta bertan zerbait edan eta jateko aukera izango dela kontzertuetaz gozatu bitartean.