Lizarrustiko taberna berrirekitzeko mokadutxoa, bihar
Lizarrustiko Parketxeak berriro ateak zabalduko ditu, bertan dauden jatetxea eta taberna barne. Jende berria sartu da lantaldean, eta «gogotsu eta etorkizunerako ilusioz beteta» daudela aurreratu du aterpetxearen arduradun Joxe Ramon Agirre Marron-ek. Berrirekiera ospatzeko, bihar, larunbata, 12:00etatik 13:00etara mokadutxo bat elkarrekin hartzera gonbidatu dituzte bisitariak, berriro ongietorria egiteko.