Pentsio duinak eskatuko dituzte beste behin kalean
GOIERRI // Goierriko Pentsiodunek elkarretaratzea deitu dute asteleheneroko moduan. Pentsio publikoen aldeko aldarriak, Ordiziako Plaza Nagusira eramango dituzte. 11:00etan izango da hitzordua. Goierri garaian ere, asteroko moduan egingo dituzte elkarretaratzeak. Herritar guztiak gonbidatu dituzte kaleak hartu eta herritarren eskubide horren alde protesta egitera.